Bezeroen Galderarik Ohikoenak argitzen saiatuko gara, halere, hemen argitzen ez bada, jar zaitez gurekin harremanetan telefonoz zein info@inprenta.eus posta elektronikoan.
PDF zein JPJ artxiboak onartzen ditugu printzipioz, baina "Maketazioan laguntza behar dut" aukeratu ezkero, edozein motatako artxiboak onartzen ditugu. Dudarik baduzu, deitu edo idatzi info@inprenta.eus posta elektronikora eta argituko dizkizugu.
Normalean lanak 3 edo 4 lanegunetan bukatzen dira, eta aukeratu ezkero 24 ordutan edo 2 lanegunetan ere bukatu daitezke batzuk. Amaiera lanetan prozesu luzeena duten lanak, 5 lanegun ere behar dituzte.
Artxiboa jaso arte ezin dugu berrikusten hasi, beraz eskaera egin eta lehenbaitlehen bidaltzea komeni da. Arazorik ez badago, prozesua martxan jartzen da eta zerbait aldatu behar bada, bezeroarekin jarriko gara harremanetan.
Lan bakoitzarentzat diseinu/modelo bakar bat inprimatu daiteke, lan berdinarentzat diseinu ezberdinak inprimatu nahi izanez gero, jarri gurekin harremetan.
Banku transferentziaz zein kreditu txartelaz ordaindu ditzazkezu zure erosketak
Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika